"Sekretu asko eta zarata gutxi aterabehar zuen Ibarretxek negoziaketa horretarako", salatu du Barredak. Erdibideko proposamenen inguruan hizketan ez aritzeko aholkatu dio PPko buruzagiak Ibarretxeri. "Denok dakigu ETA-Batasunaren babesa behar duela bere plana aurrera eramateko", adierazi du Barredak. Otegik egin duen eskaintza jakin nahi du Leopoldo Barredak.
"Euskaldunak ez gaude prest beste agiri batean ETA eta EAJren zigilua batera ikusteko, eta jakiteko lehendakariak gutatik zenbaten askatasuna eskaini duen bere planari metro bateko luzera gehitzeko", esan du Barredak.
Barredaren aburuz, "bistakoa" da Ibarretxeren planak ez duela ez etorkizunik, ez helduleku juridikorik, ezta babestuko duen gehiengo soziopolitikorik. "Ibarretxeren planak etorkizunerako oreka eza eta zalantza sor dezake", esan du Barredak.
Nazionalismoaren haustura ez da euskal gizartearen porrot bat. "Gure gizartearen gehiengoak Espainiaren barruan berezko izaera izan eta Espainia Europan potentzia izatea nahi du". Barredarentzat, hori da "askatasuna", "oparotasuna" eta "ongizatea" lortzeko "bide bakarra". "PPren helburua hori da, Ibarretxek ETA-Batasunarekin batera eskaintzen digun bidearen kontrakoa", adierazi du Barredak.
Ibarretxe plana
Legebiltzarrean SA taldearen babesa jasotzeko Otegiri eskaintza bat egitea leporatu dio Barredak Ibarretxeri
Legebiltzarrean SA taldearen babesa jasotzeko Otegiri eskaintza bat egitea leporatu dio Barredak Ibarretxeri. EAEko PPko bozeramaile Leopoldo Barredak "ETA-Batasunari egindako eskaintzaren muturrak" publiko egin ditzan eskatu dio Ibarretxeri. Lehengo igandean izandako manifestazioan Otegik eman zuen hitzaldian, irailean ezker abertzalea parlamentuan egongo dela esan zuen. Otegiren hitzak entzunda, eta uztailan SAko parlamentarioak eta Ibarretxek izandako bileraren ondoren, Barredak eskaintza bat dagoela uste du. "Ez dago inongo zalantzarik eskaintza bat dagoenik, eta gainera euskal gizarteari bizkarra emanez ari dira", adierazi du PPko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu