Ibarretxe Plana

Legebiltzarreko eztabaidaren helburua konponbideak bilatzea bada, SAk "malgutasunez" jokatuko duela esan du Otegik

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Eusko Legebiltzarreko ostiraleko eztabaidan egiten duen proposamenaren xedea "sakoneko arazoei konponbideak bilatzea" bada, SA Sozialista Abertzaleak taldeak "malgutasunez" jokatuko duela iragarri du Arnaldo Otegi talde horretako legebiltzarkideak, ETBn egin dioten elkarrizketan.

2003ko irailaren 23a
16:46
Entzun
Izan ere, "aro politiko berria" zabaltzeko garaia heldu da Otegiren iduriko, etagarai berri horren ezaugarria Euskal Herriko gatazkari irtenbideak ematea da. Ildo horretatik, ostiraleko Legebiltzarreko Politika Orokorreko eztabaidan SAk azalduko duen jarreraren ardatz nagusia "gatazka konpontzeko prozesu baten defentsa" izango dela aurreratu du ezker abertzaleko buruzagiak.

Nolanahi ere, beren parte-hartze zehatzari buruzko zehaztasunak ostegunean emango duten prentsaurreko batean agertuko dituztela iragarri du Otegik.

Ostiraleko plenora SA "espiritu positibo eta irekiarekin" joango dela adierazi du Otegik, baina era berean, Ibarretxek egingo duen proposamenaren inguruan dudak dituztela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.