Legebiltzarreko eztabaidaren zuzeneko kontakizuna egingo du bihar BERRIAk

2013ko irailaren 18a
16:50
Entzun

Eusko Legebiltzarrean politika orokorreko osoko bilkura egingo dute bihar, egoera ekonomikoa eta estatus politikoa gai nagusitzat dituztela. 09:30ean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren hitzaldiak emango dio hasiera bilkurari, eta, gehienera, bi orduz ariko da hizketan.

Arratsean, 14:30ean hitz egingo dute legebiltzarreko taldeek. Txikienetik handienera mintzatuko dira; ordu erdiz, gehienez. Hortaz, UPD hasiko da Urkulluri erantzuten; ondoren izango da PP, eta PSE gero. EH Bilduk hitz egingo du hurrena, eta EAJk azkenik. Ondoren, Urkulluk erantzungo die taldeei, denbora mugarik gabe. Azkenik, taldeetako bozeramaileek beste hamarna minutu izango dituzte Urkulluri ihardesteko.

Eztabaidaren zuzeneko jarraipena egingo du bihar BERRIAk. Zuzeneko bideo emisioaz gain, irakurleek ere parte hartzeko aukera izango dute, #eztabaida13 traola erabiliz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.