Legebiltzarreko kontrol saioak EITBn emateko eskatu dute
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko kontrol saioak EITBn emateko eskatu dute PSE-EEk, PPk eta Aralarrek. Hori iaztik onartua du Legebiltzarrak, baina oraindik EITB ez da horretan hasi. Berandu baino lehen kontrol saioak ematen hastea galdegin dute hiru alderdiek, eta Legebiltzarreko mahaiari bidali diote eskaria. Emanaldietan aniztasun politikoa errespetatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu