Bost lagunek osatzen dute Legebiltzarreko Mahaia. Beraz, Mahaia EAJ, PSE-EE, PP, EHAK eta EAk osatu beharko luketela proposatu du Atutxak. Bestalde, Legebiltzarreko presidentea alderdirik bozkatuenaren hautagaia izan beharko lukeela azpimarratu du.
Imaz: "Atutxa da gure hautagai bakarra"
Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak Radio Euskadin adierazi duenez, "EAJk ez du aztertzen Legebiltzarreko Mahaia osatzeko Juan Maria Atutxa ez den beste hautagairik. Atutxa da gure hautagai bakarra". Imazek "garbi jokatzeko" eskatu die gainontzeko alderdiei. "Legebiltzarreko tradizioak ezartzen duenez, Mahaiko presidentea alderdirik bozkatuenaren hautagaia da".
Eusko Alkatarsuna eta Ezker Batua Juan Maria Atutxaren hautagaitzaren alde agertu dira. Ezker Batuko ordezkari Antton Karrera bat etorri da Imazekin, eta Atutxa hautagairik aproposena dela iradoki du. Hala ere, ez dator bat Legebiltzarreko Mahaia osatzeko orduan Atutxak egin dituen adierazpenekin. "Gure ustez EAJ-EA koalizioak kide bakarra izan beharko luke Mahaian".
PSE-EEk, berriz, Juan Maria Atutxaren aurkako botoa emango dutela iragarri du. PSE-EEk kaleratu duen ohar batek jasotzen duenez, "Atutxak ez du legea bete Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegiteko orduan, eta erabaki guztiak hirukoaren mesedetan hartu ditu".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena
Legebiltzarreko Mahaia ordezkaritza handiena lortu duten bost alderdiekin osatzea proposatu du Atutxak
Eusko Legebiltzarreko jarduneko presidente Juan Maria Atutxak adierazi duenez, "Legebiltzarreko Mahai berria ordezkaritza gehien lortu duten bost alderdiekin osatu beharko litzateke". Atutxa Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin bildu da goizean, Legebiltzarra osatzeko jarraitu beharreko egutegia aztertzeko. Atutxak aipatu duenez, "Legebiltzarreko Mahaia maiatzaren 16rako edo 17rako egon beharko luke osatuta, eta lehendakari berria izendatzeko bilkura ekaina erdialdera aldera egin beharko litzateke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu