Eusko Legebiltzarra

Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideen aurkako prozesamenduak "paralisi instituzional eta politiko larria" sor dezake, Olabarriaren esanetan

EAJko parlamentario Emilio Olabarriaren ustez, Juan Mari Atutxa, Gorka Knorr eta Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideen aurkako prozesamenduak "paralisi instituzional eta politiko larrian jar gaitezke", eta hori "PPren Gobernuak diseinaturiko estrategia baten ondorio" dela gaineratu du. Halaber, estrategia horretan "botere judiziala parte hartzen" ari dela nabarmendu du ETB-2ko 'El Punto' saioan. Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideak abenduaren 3an deklaratu beharko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

2003ko azaroaren 21a
17:48
Entzun
Atutxa, Knorr eta Bilbaoren aurka kautelazko neurriak hartzen badira eta inhabilitatu egiten badituzte "Legebiltzarreko Mahaiaren funtzionamendua neutralizatu daiteke eta hori hala balitz, Eusko Legebiltzarra bera neutralizatuta gelditu daiteke", Emilio Olabarria EAJko parlamentarioak nabarmendu duenez.

Olabarriaren ustez, egoera horrek "paralisi instituzional eta politiko larrian jar gaitezke", eta argi dauka "PPren Gobernuak diseinatutako estrategia baten ondotik" datorrela hau guztia. Atutxa, Knorr eta Bilbaoren aurkako kereilak tramitera "modu ilegalean" onartu direla azpimarratu du, eta baita Arabako Foru Aldundiak Ibarretxe planaren aurkako jarritakoa ere, Olabarriaren ustez.

Halaber, Espainiako Gobernuak Ibarretxe planaren aurka jarritako inpugnazioa "Espainiako ordenamendu juridikoan existitzen ez den figura bat" dela adierazi du, eta Auzitegi Konstituzionalak berak bota zuelako atzera 1985. urtean. "Horregatik diogu justizia politizatuta dagoela, eta ideologia legitimo batzuen aurka erabiltzen ari da", esan du. Hala, Eusko Jaurlaritzak "Estatutuaren 46. artikuluak jasotzen duen errekerimenduarekin jarraituko" duela azpimarratu du, "Estatutaren aldaketarako proposamena ez duelako urratu ordenamendu juridikoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.