Eusko legebiltzarrare osaketa

Legebiltzarreko taldeak datorren astean osatuko dira, alderdiak ez direlako ados jartzen

Eusko Legebiltzarreko araudiaren arabera, legebiltzarreko talde bat osatzeko gutxienez bost legebiltzarkide behar dira. EB-Berdeek hiru baino ez dituzte, baina, hala ere, taldea osatu nahi dute EAJk beste bi legebiltzarkide utzita. EAk ere bere taldea osatu nahi du, naiz eta hauteskundeetara EAJrekin koalizioan aurkeztu. Gaur, legebiltzarreko Mahaiak gogo horiek betetzea posible den edo ez esan behar zuen, eta taldeak osatu. Mahaiko kideak ez dira ados jarri, ordea, eta erabakia datorren astera arte atzeratzea erabaki dute.

2005eko maiatzaren 31
15:32
Entzun
Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari Izaskun Bilbaok esan duenez, EAJko, EAko EB-Berdeetako eta PSE-EEko legebiltzarkideak ados azaldu dira erabakia hurrengo astean hartzerakoan. PPk, berriz, gaur bertan erabaki nahi zuen.

Orain, astebetean, egoerari aurre nola egin hausnartuko dute alderdiek, Bilbaok esan duenez.

EAJk EB-Berdeei bi legebiltzarkide uztearen kontra PSE-PP eta EA daude, eta EAJ eta EB-Berdeak alde. EAB Ezker Abertzaleak eta Aralarrek zer pentsatzen duten ez da jakin, Mahai ez daudenez, eztabaida horretan ez dutelako parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.