Eusko Legebiltzarra / Auzitegi Gorena

Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek babestuko dituzte Atutxa, Knorr eta Bilbao

Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Gorka Knorr Mahaiko lehendariordea keta Kontxi Bilbao Mahaiko bigarren idazkariak Ganbera horretako zerbitzu juridikoek babestuko dituzte Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik jarritako kereilaren aurrean. Legebiltzarreko letratu nagusiak "ez du inongo traba juridikorik ikusten" hiru mahaikideak babesteko. PP-k eta PSOE-k erabaki horren aurka bozkatu dute.

2003ko uztailaren 3a
16:11
Entzun
Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidenteak bilkura amaitu denean adierazi duenez, Mahaiak iragan asteko bilkuran egin beharrekoa egin du gaur. "Auzi instituzionala da hau, eta ezin ditugu inolaz ere Ganberako zerbitzuak gutxietsi", azpimarratu du. Horrez gain, ez dute baztertzen Legebiltzarraz kanpoko beste zerbitzuren bat kontratatzea. Knorrek eta Bilbaok bat egin dute Atutxaren hitzekin.

PP eta PSOE erabaki horren aurka azaldu dira. PPko Carmelo Barriok kereila hori hiru lagunen aurkakoa dela esan du, eta ez Legebiltzarraren aurka. "EAJren satelite berri baten aurrean gaude, Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen aurrean, hain zuzen", nabarmendu du, eta zerbitzu juridikoei "neutraltasuna" galtzea leporatu die. PSE-EEko Manuel Huertasek ere erabakia kritikatu du, eta SA talde parlamentarioaren desegiteari buruz hitz egiteko bilkuretan ez parte hartzea aztertzen ari direla gaineratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.