Torturak

Legedi antiterroristak tratu txarrak eta torturak gertatzeko bidea ematen duela onartu du Garzonek

Espainiako legedi antiterroristako atal batzuk tratu txarren eta torturen aplilkazioa errazten dutela onartu du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. El Escorialen eman duen ikastaro batean egin ditu adierazpen horiek.

2004ko uztailaren 28a
19:02
Entzun
Tratu txarrak eta torturak bezalako "legearen kontrako" praktikak errazten dituzten arauak bazterrean utzi behar direla adierazi du Baltasar Garzonek. Auzitegi Nazionaleko epailea gaur El Escorialen izan da ikastaro bat ematen, eta, nabarmendu du polizien zein epaileen formakuntza zientifiko eta tekniko gero eta handiagoak, torturen praktika erraz dezaketen arau horien aplikazio eremua gero eta gehiago murrizten duela. Ildo horretatik, delitu guztietarako "eskema bera" erabili beharko litzatekeela esan du.

"ETAk ez du zer ikusirik M-11ko atentatuekin"

Era berean, ETAk Madrilgo atentatuekin "harremanik ez duela" adierazi du Baltasar Garzonek. Egun ezagutzen diren datuekin ETAri ezin zaiola atentatuen egile izatea leporatu, gaineratu du epaileak.

Gaur goizean Angel Acebes Espainiako Barne ministro ohiak justu kontrakoa iradoki du sarraski hura ikertzeko Espainiako Diputatuen Kongresuan eratu den batzordean: hau da, M-11ren atzean ETA dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.