Politika

Legegintza egutegia ez betetzea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Urtearen lehenengo seihilekoan aurkeztu beharreko hamahiru legeetatik hiru soilik aurkeztu dituela salatu du Laura Mintegik.

Mintegi, gaur, prentsaurrekoan. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko maiatzaren 27a
07:42
Entzun

"Seihilekoa amaitzear dela, hiru soilik aurkeztu ditu, eta horrek esan nahi du hilabeteko epean hamar lege gehiago aurkeztu behar dituela bere konpromisoak betetzeko". Eusko Jaurlaritzaren "konpromiso falta" salatu du Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak, eta Iñigo Urkullu lehendakariari zuzendutako interpelazioa aurkeztu du: Urkulluri argitzeko eskatu dio atzerapena "gaitasun faltagatik" edo "proiektu faltagatik" gertatu den. Bigarren seihilekoan beste zazpi aurkeztu behar lituzke, Mintegiren arabera.

Mintegiren ustez, badira "premiaz" onartu beharreko zenbait lege, Udalen Legea — "talde politiko guztiek eskatutakoa"—, Administrazio Publikoen Legea, edo Aurrezki Kutxen Legea, kasu. Mintegiren ustez, Jaurlaritzak ez du "gobernatzeko proiektu politiko seriorik", eta adierazi du Jaurlaritzak berak onartu duela, besteak beste, "neurri aringarriak" aplikatzen ari dela eta ez "sendagarriak" krisi ekonomikoari aurre egiteko. "Zenbakiak hertsatuak dira: langabezia gora doa, eta ez dago egoerari aurre egiteko neurririk".

Autogobernu lantaldeari dagokionez, salatu du lantaldea martxan jartzea atzeratzen ari dela Jaurlaritza: "Ez dauka gobernu proiekturik, ezta estatus berriarekiko gobernu eredurik ere". Gainera, baieztatu du Bake eta Bizikidetza Idazkaritza, aldaketak egin ostean, "hasierako kutxatilara" itzuli dela, eta ez duela aurrerapausorik eman alor horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.