GURUTZE IZAGIRRE- <>DONOSTIA<@$p>
Egin-en itxiera eta jardueren etetea kentzeko idatzi bat aurkeztu zuten Egin auziko abokatu Iñigo Iruin, Jose Mari Elosua eta Alvaro Reizabalek, Auzitegi Nazionalean, legearen arabera itxierak epea gainditu duelako. Idatzi hori Auzitegi Nazionaleko 3. Salan aurkeztu zuten, joan zen asteazkenean Egin auzia epaituko duen aretoan. Eskaera gauzatzeko zehaztapenak jasotzen ditu idatziak. Hala jakinarazi zuten atzo Donostian abokatuek, auzipetuekin batera emandako prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan ziren Egin auziagatik auzipetuak; besteak beste, Jexux Mari Zalakain, Pablo Gorostiaga, Teresa Toda Egin-eko zuzendariordea eta Javier Salutregi Egin-eko zuzendaria.
Egin egunkaria eta Egin irratia itxi zituztenean, 1998ko uztailaren 15ean, hura kudeatzen zuten lau enpresen jardueren eteteko eta ixteko agindu zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak, «badaezpadako neurri» gisa. Lau enpresa horiek Orain SA, Ardatza SA, Erigane SL eta Hernani inprimategia dira. Jarduerak eteteko eta egoitzak ixteko erabakia Zigor Kodeko 129. artikuluan oinarrituta hartu zuen Garzonek. Arau horrek dio bi neurri horiek gehienez bost urtez luza daitezkeela. «Datorren asteartean bost urte egingo ditu itxi zutela, eta neurri horiek heriotza ekarri zieten Egin egunkariari eta Egin irratiari», esan zuen Iruinek. Hura gertatu eta bost urtera «legeak hala dioelako» agindua kendu behar dela berretsi zuen Iruinek. Abokatuaren ustez, ez dago aukerarik «erabakia luzatzeko eta salbuespenak egiteko». Halere, Auzitegi Nazionalean «juridikoki sinestezinak diren gauzak» ikusi dituztela esan zuen Iruinek, baina agindua kentzeko erabakia hartuko dutela uste du, «ustekabeari tarte bat utzi arren».
Agindu kentze eraginkorra
Enpresen jarduerak eteteko eta ixteko agindua kentzea eraginkorra izan dadila eskatzen dute idatzian. Hala, abokatuek Auzitegi Nazionalera igorritako oharrak hiru eskaera zehatz jasotzen ditu: Auzitegiak Espainiako Poliziaren ikerketarako taldeari UCI jakinaraztea itxiera eta jardueren etetearen neurriak bertan behera geratu direla, eta horregatik enpresen arduradunei edo ordezkari legalei egoitza guztietara sartzeko giltzak eman behar dizkietela; bigarrena, itxieraz geroztik egoitzen barruan zeuden makinak manipulatuak izan baldin badira, lehen zeuden bezala itzultzea; eta azkenik, azpiegitura informatikoa eta administrazio zein komertzialentzako lanerako beharrezkoa zen materiala itzultzea.
Idatzia asteazkenean aurkeztu zuten, eta orain Auzitegi Nazionalak eskaera horri erantzun egin behar dio.
17 auzipetuen bermea
Auzipetuak ere hartu zituen ahotan Iñigo Iruinek. Gogorarazi zuen 18/98 sumarioaren barruan 61 auzipetu daudela, eta horietarik 17 daudela Egin-engatik auzipetuak gainerakoak, KAS, Xaki, Ekin eta Joxemi Zumalabe erakundetako auzipetuak dira.
18/98 sumarioa 2002ko abenduaren 11n itxi zen. Fiskalak zazpi hilabete ondoren, astelehenean aurkeztu zuen ahozko epaiketarako eskaera. Abokatuek ere «berdintasun printzipioan» oinarrituta zazpi hilabete eskatuko dituzte gutxienez defentsa prestatzeko. Horregatik, epaiketa luze joango dela iragarri zuen Iruinek.
Azken bost urteetako prozedurari dagokionez, hainbat irregulartasun egon direla salatu zuen Iruinek. Eta epaiketa hasterako, irregulartasun horiek argitzen saiatuko dela adierazi zuen.
18/98 sumarioan 61 auzipetu egotean, epaiketaren balizko zatiketaz jardun zen Iruin. Ildo horretatik, Iruinek adierazi zuen Auzitegi Nazionalak 61 lagun epaitzeko azpiegitura arazoak dauzkala. «Baina auzitegiak izan ditzakeen azpiegitura arazoak inoiz ezingo dira izan auzipetuen defentsaren kaltean», adierazi zuen Iruinek. «Makroprozesu politiko orokor baten aurrean gaude ezker abertzalearen aurka, eta horrek, Auzitegi Nazionalari arazoak dakarzkio ahozko epaiketa egiteko garaian», iritzi dio Iruinek.
Gara-
ren itxiera gogoratzeko eta adierazpen askatasunaren alde, Gara-ko eta Egunkaria-ko langile ohiek Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parketik Hernaniko Eziago industrialdera joango den auto karabanan parte hartzera deitu dute. Hitzordua datorren asteartean da, 11:00etan, Andoaingo Martin Ugalden.
Eta bost urte iraun dute nahiz eta lau urte pasa diren 1998ko uztailaren 15ean Garzonek hartu zuen erabakiak heriotz zigorra suposatu zuen ÒEginÓ egunkaria eta ÒEginÓ irratiaren aurka. Iruinek gogora ekarri zuen Egin itxi eta urtebetera Auzitegi Nazionaleko 4. aretoak Eginen aurka hartutako neurriak leundu beharra ohartarazi ziola Garzoni. Garzonek agindutako neurria adierazpen askatasuna eta informazio askatasunaren aurka neurri gogorregia zelako, neurri horiek kolektibitatearen aurkako eraso larria suposatzen zutelako. Garzonek ez zuen kasurik egin, eta gero, 4. aretoa desegin egin zen.
18/98 sumariopean egon zitezkeen beste auzi batzuk beste sumario batzutan ezarri zituen
Udalbiltza, BatasunaÉ. Hainbat presiogatik, Garzonek, 1999an erabaki zuen jardueren etetetea altxatzea, baldin eta informe judizial eta ekonomikoaek demostratzen bazuten enpresa hori bideragarria izan zitekeela. ÒAlegia, Garzonek jarri zituen neurri batzuk, badakienak ezin direla bete teknika, ekonomiko eta merkantilki bideraezina zelakoÓ, esan zuen Iruinek.
Itxieratik urtebete pasa ostean, ordea, Eginek itxi aurretik Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra nahiz eta ordainketa negoziatua egon 600.000 milioi pezetetako zen, eta jarduerarik gabe urtebete pasa ondorren, zor hori areagotzen joan zen. Hala, administradore judizialak aurkako informea egin zuen enpresa ÒquiebranÓ zegoelako.
P 'EGIN'-EKO ORDEZKARIAK
Salutregi: «Erasoei eutsiko dien harresia eraiki behar da»
Javier Salutregi Egin-eko zuzendariak hizpide izan zituen egunkari hark egin zuen lana, auzipetuen sentimenduak eta geroztik gertatu dena. «Sentimendu koktela» zuela aitortu zuen; «mina eta pena» nagusitzen zaizkiola. «Heriotza zigorrera kondenatu zuten gure egian oinarrituik idazten genuen komunikabide bat», adierazi zuen Salutregik. Bi hamarkadatan jarraibideak markatu zituen egunkaria izan zela iritzi zion Salutregik, eta behin eta berriz kriminalizatzen saiatu zirela aitortu zuen. «Pertsiana operazioa» deitu zion Garzonek Egin ixteko operazioari, baina, Salutregiren ustez, ireki egin zen: «Geroztik jotzen jarraitu dute: Egin, Egunkaria, erakunde sozialak...». Halaber, esan zuen euskal mugimendu nazionala bertan behera utzi nahi dutela, eta horretarako iritzi publikoa «engainatzen» ari direla, «gezurrak esanda». «Gure aldarrikapenak bertan behera uztera eraman nahi gaituzte», esan zuen Salutregik. Horregatik, «eraso horiei eutsiko dien harresi bat eraikitzera» deitu zuen euskal gizartea. Teresa Toda Egin-eko zuzendariordeak gogora ekarri zuen 1.825 egun pasatu direla Egin egunkaririk gabe eta, halere, «adierazpen askatasunaren aurkako erasoak» oraindik badirauela.
Legez ‘Egin’ ireki egin behar dela ohartarazi du defentsak
Bost urte. Uztailaren 15ean jardueren etetea eta itxiera «bertan behera» utzi behar direla esan du Iruinek, "legeak hala agintzen duelako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu