Arma trafikoa
Legez kanpoko 1.900 arma atzeman ditu Guardia Zibilak Araban
Debekatuta dauden armen salmentaren eta jabetzaren aurka operazioa zabala egin du Guardia Zibilak Araban, eta ekimen horren ondorioz, legez kanpoko 1.900 arma harrapatu ditu. Arma dendetan zein kirol gaien salmetarako dendetan atzeman dituzte debekatutako arma horiek guztiak. Sastakaiak, tiragoma perfekzionatuak, eta ehiza kartutxoen zein giltzarien itxura duten labanak dira, besteak beste, merkatutik kendu dituztenak.
Duela zenbait hilabete abiatu zuen Guardia Zibilak operazioa, hain justu, herritarren segurtasunaren etaarmen jabetzaren inguruko legedia betearazteko. Hori dela eta, arma denda eta kirol gaien salmentarako denda ugari ikuskatu dituzte, eta horietan atzeman dituzte galarazitako arma horiek guztiak. Hamabi dendaren aurka salaketa jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu