Legez kanpoko hondakin biltegia husteko agindu dio Muskizek Petronorri

Datorren osteguna baino lehen, kiroldegi atzeko lurrak husteko egitasmoa aurkeztu beharko du findegiak

Erredakzioa
Bilbo
2010eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Petronorrek Muskizko udal kiroldegiaren atzeko lur sailetan egindako legez kanpoko biltegia husteko agindu dio Udalak enpresari. Findegiarenak dira lur horiek, eta 2000. urtetik hondakin eta material biltegi gisara erabili izan ditu enpresak, inolako baimenik izan gabe. Hirigintza araudien arabera, baina, lurrok ezin dira jarduera horretarako erabili, eta, hala, Udalak baimena ukatu dio.

Ondorioz, lur sailok husteko proiektua aurkezteko eskatu dio udalak Petronorri. Findegiak datorren ostegunerako egitasmorik aurkeztu ezean, material gehiago sartzea debekatuko dio udalak, eta «modu subsidiarioan» arduratuko da lur horiek garbitzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.