Politika

Legez kanporatuekin ez dagoenak legez kanporatzaileekin kolaboratzen duela uste du Otegik

Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik Herritarren Zerrendaren aldeko bozka eskatu du gaur, bere ustez bi aukera baitaude: legez kanporatuekin egon, ala legez kanporatzaileekin kolaboratu. Koldo Gorostiaga eta biak agertu dira prentsaurrean, eta Gorostiagak esan duenez, 2009an berriz ere Europako Parlamentuan egongo da.

2004ko ekainaren 10a
16:16
Entzun
Otegik azpimarratu duenez, Euskal Herrian marra garbi bat dago, eta hark bi alde bereizten ditu: HZrekin elkartasuna azaldu dutenak, eta elkartasunik azaldu ezean "baliogabetzearekin kolaboratzen dutenak".

Otegiren iritzian, Europako Batasunak asko du egiteko eta esateko Euskal Herriko gatazka konpontzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.