ETAren su-etena. Erreakzioak

Legezko izan nahi badute ETAri hitz egin behar diotela esan dio Rubalcabak Otegiri

Zapatero Lopezekin eta Aresekin bildu zen atzo, su-etenaz hitz egiteko, eta Urkullurekin ere bai, Rubalcabarekin bateraRamon Jauregik uste du hau ez dela unea ezker abertzalea legeztatzeko

edurne begiristain
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegi «solaskidez okertu» dela uste du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako presidenteorde etaBarne ministroak. Ezker abertzaleak legezkoizan eta hauteskundeetara aurkeztu nahi badu estatuari hitz egin beharrean ETAri mintzatu behar zaiola esan du Rubalcabak. «Ez zaio estatuari mintzatu behar, horrek bere tokia zein den oso garbi baitu. ETAri mintzatu behar zaio, horrek kutsatzen baitu», adierazi du. Otegik Gara egunkariari egindako elkarrizketaz galdetu diote SER irratian Espainiako presidenteordeari, eta horrek «elkarrizketa osorik irakurri gabe» erantzun dio ezker abertzaleko kideari. Haren hitzetan, ordea, «soilik titularra irakurrita» badaki Otegi «oker» dabilela. Espainiako Gobernuari bere egitekoa egiten uztea galdegin dio Otegiri: «Guk legea betearazi behar dugu, etahaiek, bete».

ETAk su-etena iragarri zuenetik Espainiako Gobernuak zabaldu duen mezuari eutsi dio Rubalcabak berriro ere. Gaur egun, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez duela azpimarratu du. «Eta badakite hori», erantsi du.Justiziak legez kanpo utzi badu mundu hori«ETAren parte» delako izan da, haren aburuz, eta, beraz, ETAren indarkeriarekin hautsita edo erakunde armatua desagertuta bakarrik itzuli ahal izango du ezker abertzaleak sistema demokratikora. Hortaz, aurrerago ETAk su-etena bueltarik gabea dela iragarriko balu ere ezlitzateke nahikoa izango ezker abertzalea politikara bueltatzeko, haren iritzian. «Ez litzateke albiste txarra izango, baina ez da Batasunak beharko lukeena».

Hain justu, su-etenaren ondorengo egoeraz hitz egiteko hainbat bilera egin zituzten atzo Espainiako Gobernuko kideek. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua Patxi Lopez lehendakariarekin eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekinbatzartu zen atzo eguerdian, Moncloan. Lopezek baieztatu duenez, bi aldeek egoeraren diagnosi bateratua egin zuten, eta bilera «logikoa eta normala» izan zen. ETAren aurkako politikari eutsi eta ETAk indarkeria baldintzarik gabe uzteko eskaerarekin bat etorri ziren. Lopezek azpimarratu zuen ETAk oraindik ez duela eman desagertzearen berririk: «Oraindik bidea dago egiteko, eta guri zuzenbide estatuaren tinkotasuna mantentzea dagokigu».

Efe berri agentziaren arabera, Zapatero eta Rubalcaba Iñigo UrkulluEAJko EBBko presidentearekin ere batzartu zirengau partean, egoera politikoa aztertzeko.

Horren aurretik hainbat adierazpen ere egin zituzten politikariek. Goizean, iaz hildakopoliziei egindako omenaldian mintzatu zen Zapatero, eta adierazi zuen ETAren amaiera helduko dela, baina biktimen memoria ez dela sekula desagertuko.

Rodolfo Aresek Otegiren adierazpenen inguruan hitz egin zuen, Radio Euskadi irratian egin zioten elkarrizketan. Ezker abertzaleak, legezko izateko «erabakiak» hartu behar dituela esan du Aresek, zehazki, «indarkeriatik aldendu eta joko arauak, giza eskubideak eta legediaren aldeko apustu argia egin». Hala, Otegiri eta ezker abertzaleko gainerako buruzagiei eskatu die«gidaritza» hartu eta legezko alderdi bilakatzeko erabakiak hartu dezatela. «Adierazpen hutsak baino, ekintzak behar dira». Aresen ustez, ezker abertzaleak indarkeria errefusatzen duela argi badauka, «oraintxe bertan» adierazi beharko luke,alderdi berriaren estatutuetanjasotzea itxaron barik.

Ramon Jauregi presidentzia ministroaren arabera, bestalde, hau ez da unea ezker abertzalea legeztatzeko. Hitz horiekin erantzun dio Jesus Egiguren bere alderdikide eta PSE-EEko presidenteari. Izan ere, azken horren iritzian, egoera atzera bueltarik gabekoa izaten lagunduko luke hura legeztatzeak eta euskal presoak hiruzpalau espetxetan biltzeak. Mugimendu horiek egiteko, ETAren pausoak atzera bueltarik gabeak diren «ziurtasuna» behar dela uste du Jauregik, eta ziurtasun hori ez dagoela nabarmendu du. Hala, maiatzekohauteskundeak baino lehen ezker abertzalea legeztatzeko aukera gutxi ikusten duela esan du.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen iritziz ere Egiguren «oker» dabil. Aurreko bake prozesuan egindako «akatsetatik» ikasteko eskatu du Basagoitik, eta azpimarratu Alderdien Legea ezinbestekoa dela. «Alderdien legea erremedio ona da. ETA ahulago egoteko balio izan du eta talde horrekin amaitzeko balio beharko du aurrerantzean». Basagoitik ez du zalantzarik ezker abertzalea, hauteskundeetara aurkezterik ez badu, «erabateko krisian» sartuko dela.

Mariano Raxoi PPko buruarentzat egoera berririk ez da sortu ETAren meniaren ostean, eta ez da sortuko ETA desegin arte.«Espainiarroi soilik ETAren desegitea interesatzen zaigu, gainerakoaalferrikakoa da». Negoziatzeko aukera erabat baztertu du Raxoik, baita nazioarteko bitartekaritzak esku hartzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.