EZBEHARRA

Legorretako 25 urteko emakume bat hil da Madrilen, istripuz

A1 autobidean ezbeharra izan zuen atzo, eta ospitalean hil da. Haren hiru senide ere erietxeratu dituzte, zaurituta.

Errepidetik irten, eta bi zuhaitz jo zituen autoak. @112CMADRID
2019ko irailaren 16a
16:35
Entzun

Madrildik Burgoserako errepidean izan zuten istripua atzo goizean. Madrilgo larrialdi zerbitzuetako iturriek azaldu dutenez, lau senideak zihoazen autoa errepidetik irten zen, eta bide bazterreko bi zuhaitz jo zituzten.

Ezbeharraren ondorioz, kalte handiak izan zituen autoak, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten senideetako bi. Haietako bat, 25 urteko emakumea, "oso larri" eraman zuten Madrilgo La Paz ospitalera, bihotz-biriketako geldialdia izanda. Erietxean hil dela jakinarazi dute hango iturriek. Legorretakoa zen (Gipuzkoa). Haren hiru senideak ere zaurituta eraman zituzten ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.