konponbideari begira

Lehen aldiz bildu dira Basagoiti eta Urizar

EAEko PPko presidentea eta EAko idazkari nagusi eta Amaiurreko kidea Bilbon batzartu dira. Bi alderdien artean harreman "egonkorrak" izatea adostu dute. Urizarren esanetan, EAEko PPk "Espainiako Gobernuari Euskal Herriko errealitatearen berri emateko ardura du". Azaroaren 29an Aralar hartu zuen Basagoitik.

2012ko urtarrilaren 12a
15:23
Entzun

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Amaiurreko kideak ordubeteko bilera egin dute Bilbon, PPren egoitzan. Bien arteko lehen batzarra izan da. EAren eta PPren harreman "egonkorrak" izatea adostu dute, eta Urizarrek azpimarratu du hori "onuragarria" izan daitekeela "etorkizunean akordio gehiago lortzeko". 

PPko buruak adierazi du "ETA desegiteko pausoak" eman behar direla esan diola Urizarri. Honek PPri "bake eta normalizaio prozesuan" inplikatzeko eskatu dio eta gogoratu dio EAEko PPk "Espainiako Gobernuari Euskal Herriko errealitatearen berri emateko ardura" duela. Gainera, Jose Maria Aznar Espainiako presidente izan zen garaian presoak gerturatzeko pausoak eman baziren, orain Mariano Raxoien gobernuak "gauza bera egiterik" baduela esan dio EAko idazkari nagusiak.

Alfonso Alonso Espainiako Kongresuko PPren taldeko bozeramaileak gaur esan du ez dela gauza bera ezker abertzalearekin eta EArekin biltzea, "EAk ETA gaitzestu izan duelako beti".

Azaroaren 29an Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile eta Amaiurreko kidea hartu zuen Basagoitik. Bilera hartan izan zen, halaber, Jon Iñarritu Aralarreko kide eta Amaiurreko diputatua.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.