Biztanle horietatik guztietatik gehienak (%37,9) Bizkaian bizi dira, herena baino gehiago, hain zuzen. Jarraian Gipuzkoak du biztanle gehien (%23) eta atzetik Nafarroa egongo litzateke (%20). Gainerako lau lurraldeetan biztanle kopurua txikiagoa da: Araban %10,1 bizi da, Lapurdin %7,6, Nafarroa Beheran %1 eta azkenik Zuberoan %0,5.
Orokorrean, Euskal Herriko biztanleriak goranzko joera izan badu ere lurralde guztiek ez dute garapen berdina izan. Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleria hazi da bereziki. Zuberoak eta Nafarroa Beherak, aldiz, biztanleak galdu dituzte.
Gizartea
Lehen aldiz, hiru milioi biztanleko muga gainditu du Euskal Herriak
Historian lehen aldiz, aurte, 2006.urtean gaionditu du Euskal Herriak hiru milioi biztanleko muga. Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Euskal Herriko biztanleriari buruzko datuak plazaratu ditu gaur. Estatistika institutu ofizialetako datuak bilduz Gaindegiak egindako txostenaren arabera Euskal Herriak 3.005.670 biztanle ditu egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu