Entzierroa hasi bezain pronto, Santo Domingo kalean, zauritu dira lehengo lauak. Zezen batek ezkerretara egin du eta hainbat korrikalari harrapatu ditu. Mcdell Toby Zelanda Berriko 25 urteko gazteak adarkada jaso du izterrean eta Bideko Ama Birjinaren erietxean ebakuntza egin diote. Beste bi korrikalari Nafarroako Ospitalera eraman dituzte: 46 urteko orkoiendarra buruko eta bularreko traumatismo larriarekin eta 28 urteko beste gazte bat buruko zauri batekin eta arnas hartzeko arazoekin. Beste hiruek zauri arinagoak dituzte, nahiz eta horietako batek ere adarkada bat jaso.
Entzierroa luzea izan da. Azken zezenak hiru minutu eta erdi behar izan ditu plazara ailegatzeko. Beste bostak, berriz, minutu bat lehenago iritsi dira. Zezena bidean erori da eta lurrean geratu da botata. Unaien eta hainbat korrikalariren laguntzarekin altxatu da zezena eta plazarako bidea hartu beharrean atzera egiten saiatu da. Azkenean artzainek lagunduta iritsi da plazara.
Gainera, entzierro ondorengo plazako zezen jokoetan beste gizonezko bat oso larri zauritu da: 31 urteko estatubatuar bat harrapatu dute betizuek, eta paraplegia eragin diote. Bideko Amaren erietxeko Zainketa Bereziko Unitatean ingresatu dute.
Sanferminak
Lehen entzierroa: zazpi zauritu, lau larri
Zazpi lagun zauritu dira Sanferminetako lehen entzierroan -entzierroaren ondorengo betizu jokoetan horietako bat-. Zazpietatik lau larri daude: batek adarkada bat jaso du, besteak buruko traumatismoa du, hirugarren batek kolpe handia dauka bularrean, eta plazako zezen jokoetan zauritu denak, berriz, paraplegia dauka. Beste hiruek zauri arinagoak dituzte. Entzierroa luzea izan da: hiru minutu eta erdi iraun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu