Euskal presoak

Lehen gradua amaitzea jarri dute lehentasun preso ohiek

Donostian egin duten agerraldian baikor agertu dira preso ohiak, eta nabarmendu dute gatazkaren irtenbidea "gertu" dagoela. 

jarraia150877.jpg
2018ko apirilaren 15a
11:29
Entzun

"Oraindik ere badago gatazka politikoa", esanez hasi dute agerraldia 250 preso ohi inguruk, eta ohartarazi dute asko direla errealitateak eta haren ondorioak "itxuraldatu" nahi dituztenak. Hala ere, baikor agertu dira eta adierazi dute "gertu" dagoela irtenbidea. Adibide gisa jarri dituzte Frantziako Gobernua hasia dela euskal presoak gerturatzen eta hegoaldean ere gero eta gehiago direla sakabanaketaren aurka daudenak.

Ordea, nabarmendu dute gatazka konponduko bada, oinarrizkoa dela lehen gradua desagerraraztea. "Hori da gainditu beharreko lehen oztopoa". Gogora ekarri dituzte, baita ere, Kepa del Hoyo, Xabier Rey eta Belen Gonzalez presoen heriotzak, euren espetxe zigorrak betetzen ari zirela. 

Azkenik, datorren asteburuan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Martxa 17:30ean abiatuko da Casillatik, Bada garaia. Presoak kalera! lelopean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.