2009-2010 ikasturtean ingelesa ikasteko barnetegiak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasle eta irakasleek, gaur Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duenez. Programa berri horren arabera, ikasleak taldeka banatuta, aste bateko egonaldia egingo dute barnetegietan.
Programa horren xedea, hezkuntzan eredu hirueleduna (euskara, gaztelera, ingelesa) bultzatzea dela nabarmendu du Zelaak.
Hurrengo astean hasiko dira eskolak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Atzo hasi ziren ofizialki Ipar Euskal Herriko ikasle guztiak. Nafarroan, berriz, A/H1N1 gripea ekidite aldera, ikasle batzuek soilik hasi zuten atzo ikasturtea. Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko eta bigarren mailako 33.000 ikasleren txanda izan zen.
hezkuntza
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat ingeles barnetegiak egingo dituzte
Eredu horrekin hezkuntza arloan eredu hirueleduna bultzatu nahi dutela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu