Lehen itzuliko 833 boto deuseztaturik Angelun
ANGELU. Angeluko (Lapurdi) hauteskunde bulego bateko botoak baliogabetu ditu Frantziako Kontseilu Konstituzionalak, kontaketan legea ez errespetatzeagatik. Igandean, lehen itzulian, boz-emaileak ez zituzten sartzen utzi bulego horretara. Kontaketa egitekoan hautagaien ordezkariak eta hautesleak egon daitezke presente. Bertan emandako 833 botoak baliogabetzat joko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu