Osteguneko debekuaren ostean, Adierazi EHren biharko manifestazioa babestu zuten hainbat pertsonek debekua ulergaitza dela esan dute gaur arratsaldean Bilbon irakurritako adierazpenean. Sabin Intxaurragak, Bego Campok, Ander Rodriguezek, Iñaki Zarraoak eta Jone Goirizelaiak manifestazio eskubidearen urraketa garbi dela salatu dute.
"Euskal herritarrak gara, parte hartze eta mobilizazioaren bitartez, giza eskubide, eskubide zibil eta politikoak guztiontzat Euskal Herri osoan bermatu daitezkela lortu dezakegun bakarrak", esan dute adierazpenean. Horregatik, herritar talde batek bihar 17:15ean Bilboko Bihotz Sakratuaren plazan deitu duten manifestazioan parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritarrei.
POLITIKA
Lehen manifestazioa debekatzea ulergaitza dela salatu dute
Sabin Intxaurragak, Bego Campok, Ander Rodriguezek, Iñaki Zarraoak eta Jone Goirizelaiak larunbatean 17:15ean herritar talde batek deitu manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu