Munduko Kopa 2006

Lehen partida erabakigarriak izango dira gaur

Munduko Kopa aurrera doa pixkanaka eta gaurkoa seigarren jardunaldia izango da. Lanak eginda uzteko aukera izango dute batzuk. Beste talde batzuk, berriz, ezin dute gaur huts egin. Aurrera egiteko aukerarik gabe geratzeko arriskua dago. Gaurko partidak A eta B multzoetakoak izango dira. Lehen partidan Ekuador 3 - Costa Rica 0 izan dira aurrez aurre. Ondoren B multzoko bi partida: Ingalaterra 2 - Trinidad eta Tobago 0 18:00etan eta 21:00etan Suedia - Paraguai. Partida interesagarria izango da azken hau. Biek ala biek garaipena beharrezkoa dute.

2006ko ekainaren 15a
19:50
Entzun
Gaurko partidetako gakoak:

15:00etan

Ekuador

Lehen aldiz. Estreinakoa irabazi ostean, gaur irabazita, lehen aldiz sailkatuko litzateke Ekuador final-zortzirenetarako.

Prestatuta. Jateko eta edateko ohiturak aldatu dituzte gaurko partidari begira, 15:00etan jokatuko baitute.

Atezaina. Morak infekzioa izan du betazalean, baina jokatzeko prest egongo da.

Costa Rica

Irabazi beharra. Estreinakoa galdu egin zuten, eta irabazi beharra dute gaur aukerekin jarraitu ahal izateko.

Hutsunea. Defentsan arazoak izan ditzakete, Gilberto Martinezek ez baitu jokatuko. Costa Ricara bueltatu da, tendinitisarekin.

Baikor. Alemaniaren kontra galdu arren ez zuten itxura txarrik eman. Wanchope sasoiko dago.



18:00etan:



Ingalaterra

Lanak egin. Final-zortzirenetako txartela gaur lortu nahi dute, azken partidaren zain egon gabe, Suedia izango baita kontrarioa.

Rooney bai, Rooney ez. Erikksonek iragarri du, zelaira aterako duela haren beharrik ikusten badu. Ez dirudi aterako duenik.

Hamaikako berbera. Paraguairen kontra aritu ziren berberak arituko dira hasieratik.

Trinidad eta Tobago

Ezagunak. Ingalaterrako Ligetan ari diren jokalariak dira Trinidad eta Tobagon jokatzen dutenetatik asko. Ezagutzen dituzte.

Beenhakker. «20 minutu bakarrik izanda ere», Rooneyk euren kontra jokatzea nahi duela esan du Herbehereetakoak.

Indarra. Teknika eskasia indar fisiko ikusgarriarekin estaltzen dute, eta horretan saiatuko dira.



21:00etan:

Paraguai

Ezin du galdu. Ingalaterraren kontra galdu zuen aurreneko partida, eta gaur galduta, aukerarik gabe geldituko litzateke.

Erasora. Defentsari garrantzia gehiegi eman diola esan diote bere herrialdean, eta gaur talde erasokorra zelairatuko du.

Valdez. «Aurrean daukagu jokatu beharra, han sartzen dira golak; ez dugu besterik behar».

Suedia

Ezin du galdu. Lehen partida berdindu egin zuen, kontrarioak baino hobeto daude, baina irabazi beharra dute haiek ere.

Liskarrak. Sekulako zalaparta sortu da Suedian. Lehen partidaren ostean, liskarra izan zuten zenbait jokalarik aldageletan.

Datua. Arazoak ditu Suediak jokoa sortzeko eta golak sartzeko: azken sei partidetan bi gol.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.