Kantonamenduetako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Lehen postuan heldu bada ere, Maitia kargua galtzeko arriskuan da

Bozen %34 lorturik Garaziko kantonamenduan lehen postuan ageri da Frantxua Maitia Kontseilari Nagusia. Bigarren zerrendari hamaika puntu ateratzen dizkio.Baina horrek ez dio bermatzen heldu den igandean kargua atxikitzea. Sozialistez gain, bertze bi zerrenda egon daitezke lehian, zentristak eta abertzaleak. Indar gehiago bildu beharko du lehen postua atxikitzeko.

Aitor Renteria.
2011ko martxoaren 20a
07:15
Entzun

Bozen %34 lorturik Garaziko kantonamenduan lehen postuan ageri da Frantxua Maitia Kontseilari Nagusia. Bigarren zerrendari hamaika puntu ateratzen dizkio.Baina horrek ez dio bermatzen heldu den igandean kargua atxikitzea. Sozialistez gain, bertze bi zerrenda egon daitezke lehian, zentristak eta abertzaleak. Indar gehiago bildu beharko du lehen postua atxikitzeko.
Izan ere, EH Baik bigarren itzulian presente egoteko indarra eskuratu du. Dagoeneko abertzaleak "arduratsu" jokatzera deitu ditu Maitiak. Ondoko egunetan  haiekin bilduko dela iragarri du dagoeneko. Eta ez da errana abertzaleek sostengua ematea edo ez atxikitzea haien zerrenda. Mailharo zentristak eskuineko zerrenden boz kopurua eskuratzeko parada ukanen du, izan dadin UMPkoak edo EAJrenak. Ezkerreko Fronteak emaitza txarrak lortu ditu eta laguntza txikia ekar diezaioke Maitiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.