Lehen urratsa, Eusko Legebiltzarra osatzea; inbestidurak ez du eperik

2012ko urriaren 22a
11:04
Entzun

Legebiltzarkideen heren batek (25) akreditatzeko tramitea egiten duenean, Diputazio Iraunkorrak legebiltzar berria eratzeko osoko bilkura deitu behar du, 15 eguneko epean. Legebiltzarreko lehendakaria gehiengo osoz aukeratzen da. Inork ez badu lortzen, bi bozkatuen artean aukeratuko da gehiengo sinplez.

Inbestidurako eperik ez

Ez dago epe mugarik lehendakaria aukeratzeko osoko bilkura deitzeko. Bere burua lehendakarigai aurkezten dutenen artean aukeratu behar da. Lehen bozaldian gehiengo osoa (gutxienez 38 boto) behar da. Inork ez badu lortzen, hurrengo egunean errepikatuko da bozketa, eta, orduan, hautagaietatik bozkatuena izango da lehendakaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.