Legebiltzarreko lehendakaria gehiengo osoz aukeratzen da. Inork ez badu lortzen, bi bozkatuen artean aukeratuko da, gehiengo sinplez.
Inbestidurako eperik ez da
Ez dago epe mugarik lehendakaria aukeratzeko osoko bilkura deitzeko. Bere burua lehendakarigai aurkezten dutenen artean aukeratu behar da. Lehen bozaldian gehiengo osoa (gutxienez 38 boto) behar da. Inork ez badu lortzen, hurrengo egunean errepikatuko da bozketa, eta, orduan, hautagaietatik bozkatuena izango da lehendakaria.