Atzo Alternatibak, ezker abertzaleak eta EAk sinatutako akordioak izango al du hauteskunde eskaintzarik? Galdera horri ere erantzun behar izan diote hiru eragile politikoetako ordezkariek, eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak dio lehen gauza behintzat egin dutela: akordio politikoa lortzea. "Beti esan dugu pausoak eman behar direla, baina bakoitza bere garaian. Hala, Alternatiban uste dugu beste alderdi batzuekin hauteskundeetara elkarrekin joan baino lehenago, batasun hori ahalbidetuko lukeen programa politikoa adostea beharrezkoa zela. Orain badago akordio politikoa. Dena dela, horrek ez du esan nahi hauteskundeetako akordioa egongo denik".
Gasteizen egin dute atzo ekitaldia, eta Euskal Herria ezkerretik idatzia aurkeztu zuten. "Indarrak biltzeko" hitzarmena da, "ezkerra gero eta indartsuago egituratzearen aldeko apustua aldaketa politiko zein sozialerako". Horretaz gain, "bake bideen" eta "bide politikoen" aldeko apustua egiten dute hiru alderdiek.
"Eraikuntza nazionalari eduki soziala sartu diogu", adierazi du Matutek.
politika
"Lehenago, akordio politikoa"
Alternatibak, ezker abertzaleak eta EAk atzo sinatu zuten 'Euskal Herria ezkerretik' akordioa, eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak dio hauteskundeetan pentsatu aurretik lehendabizi hori zela egin beharrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu