Politika

Lehenago ez bada beranduago Jaurlaritzaren Estatutu proposamena onartuko dela uste du Ibarretxek

Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsirekin bildu da gaur. Haiei esan dienez, bera ziur dago, lehenago ez bada beranduago, Estatutu Berrirako Proposamena onartu egingo dela. Euskal Herria hiru zatitan dagoela esan du, baina, azpimarratu duenez, "gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, iparraldean zuek erabakiko duzue nola bizi nahi duzuen, eta nolako harremana izan nahi duzuen hegoaldekoekin".

2004ko irailaren 15a
19:43
Entzun
Ibarretxek uste du, "abenduan, urtarrilean edo ekainean" Ibarretxeren proposamena aurrera aterako dela. Presarik ez dagoela esan du, "orain mila urte ez zegoen estaturik Europan, baina Euskal Herria bai".

Gero, legebiltzarrean onartzen denarekin herri galdeketa egingo duela dio. "Erabakiak hartuko ditugu, euskaldunok izan nahi duguna erabakitzeko gunea Euskadin baitago, ez Madrilen, ez Parisen eta ezta Bruselan ere".

Euskal Herria hiru zatitan dagoela esan du, baina, azpimarratu duenez, "gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, iparraldean zuek erabakiko duzue nola bizi nahi duzuen, eta nolako harremana izan nahi duzuen hegoaldekoekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.