Hiru helburu dituela azaldu duJuan Jose Ibarretxek: "Bake prozesua indartzea, gobernagarritasuna bultzatzea eta gizarte eredugarria sortzea". Hirurak elkarri lotuta doazela esan du, baina gauza desberdinak direla. "Aro berri bat" abiatu dela iritzi dio, aukera berriak daudela. Esan duenez, aukera horiek baliatzeko asmoa du. Era berean, "pertsona guztien eskubide guztiak" errespetatzeko eskatu du.
Bake prozesuaren alde lan egin nahi duela esan du, "modu eragingarrian", etaelkarrizketaren bidez, hartara"indarkeria amaitu dadin betiko". Era berean, normalizazio politikora bidean "denek" lan egin behar dutela dio. "Alderdi politiko guztien artean normalizazio akordioa" lortzea ezinbestekoa da, Ibarretxeren irudiko, eta, horretarako, "bazterketarik gabeko" alderdien mahaia osatu behar dela dio. "Benetako borondatea badago", akordio hori lortu daitekeela uste du. Hirukoaren iritzian euskal gizarteak du azken hitza, eta beraz, alderdiek lortutako akordioa, euskal gizarteak onartu edo baztertuko luke, "kontsulta demokratikoarekin".
Bake eta normalizazio politikoa lortzeko "egoera berria" abiatu da Ibarretxeren iritzian, eta egoera berri horrek ematen dituen aukerak baliatuko dituztela dio. Bide horretan, "pertsona guztien eskubide guztiak" errespetatzea ezinbestekotzat jo du. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko galdegin du, eta torturak saihesteko NBE Nazio Batuen Erakundeak agindutako nekurriak hartu eta bultzatzeko konpromisoa hartu du.
Bestalde, hirugarren helburu nagusia, gizarte eredugarria sortzea dela azaldu du: "Gizarte solidarioa, orekatua eta bateratua izan dadin, arlo guztietan: ekonomian, kulturan eta gizarte-arloan ere bai". Hirukoak enpleguri dagokionean, osasunaren arloan, euskararenean eta besteetan dituen proiektuen berri eman du.
JAurlaritzaren osaketa / Inbestidura saioa
Lehendakari hautatzen badute, Jaurlaritza berriarekin batera "bazterketarik gabeko bake mahaia" jarriko duela abian agindu du Ibarretxek
EAJ, EA eta EBren Jaurlaritzako lehendakaritarako hautagai Juan Jose Ibarretxeren inbestidura saioko hitzaldiak bi ardatz nagusi izan ditu: batetik, "gizarte eredugarria" lortzeko arlo sozialean zein neurri hartuko lituzkeen agertu du; bestetik, bakegintzaren eta normalizazioaren inguruan aritu da. Atal horretan "akordio politiko berri bat" behar dela esan du Ibarretxek, eta hori lortzeko Jaurlaritza berria lanean hasi orduko "bazterketarik gabeko bake mahaia" jarriko duela abian agindu du. Hitzarmen berriak zein oinarri behar dituen ere zehaztu du: Euskal Herria subjektu politiko dela onartzea, lurraldetasuna eta euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu