Lehendakaria ez dutela «bakarrik utziko» esan du Antonio Basagoitik
Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak adierazi du bere alderdiak ez duela Patxi Lopez lehendakaria «bakarrik uzteko» asmorik, eta PSErekin duten gobernu akordioarekin Jaurlaritzaren agintaldia amaitzeko prest daudela berretsi du. «Euskadi ez dago egonkortasunik gabeko egoera baterako». Hala ere, Basagoitik adierazi du lehendakariarekin gauza batzuetan ez dagoela erabat ados, «batez ere azken hilabeteetan Amaiur gizentzeko egin duenagatik, zilegitasuna emanez». Basagoitik jakinarazi du Lopezek berak agintaldia amaitu nahi duela esan diola. «Baina sozialista da, eta agian bihar beste gauza bat esango du», adierazi du ironiaz. Haren ustez, Lopez Raxoiren gobernuarekin ez da Zapaterorekin baino «deserosoago» egongo, «azken hori ostiral eta ostegunero elkarlanean ari zelako Urkullurekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu