"Ezker indartsu, plural eta batuaren beharra dago beti" berretsi du gaur EB Ezker Batuko koordinatzaile
nagusi hautatu berri Mikel Aranak, bere alderdiaren berregituraketari begira. Martxoaren 1eko bozetan hiru eserlekutik bakarra izatera igaro zen alderdia, eta Javier Madrazo koordinatzaile nagusiak bere dimisioa eman zuen. Atzo hautatu zuten Arana haren ordez aritzeko.
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeari dagokionez, Aranak gaur esan duenez, "abstenitu" egingo dira inbestidurarako bozketan, hautagaia edozein delarik ere, EAJko Juan Jose Ibarretxe edota PSE-EEko Patxi Lopez izan.
Orain EBn eztabaida prozesu sakona eta ahalik eta barne kohesiorik handiena lortzen saiatuko da buruzagitza berria.
Lan taldea osatuta, udal eta foru hauteskundeetan jarriko dute begirada.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Lehendakaria hautatzeko bozketan abstenitu egingo da EB, hautagaia zeinahi dela ere
Ezker Batuko koordinatzaile nagusi hautatu berriak, Mikel Aranak, "ezker indartsu, plural eta batuaren beharra" berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu