Politika

Lehendakariaren oinarrizko eskubideak urratu direlakoan Konstituzionalera joko du Jaurlaritzak

EAEko Auzitegi Nagusiak Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren "oinarrizko eskubideak" urratu dituela iritzita, Espainiako Auzitegi Nazionalean babes helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak. Batasuneko buruzagiekin bilera egin zuelako Ibarretxeren kontrako auzibidea hasi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta erabaki hori gogor kritikatu du Gasteizko Gobernuak.

2006ko urriaren 18a
16:57
Entzun
Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duten babes helegiteari buruzko xehetasunak bihar emango ditu Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak.

Nolanahi ere, atzo gai horren inguruko deklarazio instituzionala onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta hartan aurreratzen zen EAEko Auzitegi Nagusiak abiatutako auzibidearen kontrako legezko neurri guztiak hartuko zituztela. Halaber, lehendakaria auzibidean jartzea ez dela "doakoa izango" ohartarazi zuen Gasteizko Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.