Lau lehendakarigai izan dira ETB2ko Euskadi pregunta saioan —Iñigo Urkullu, Patxi Lopez, Antonio Basagoiti eta Laura Mintegi—, eta ikusle kopuru handiena izan duen saioa Urkullu EAJko hautagaiarena izan da.
EITBren arabera, Urkulluren agerraldiak 144.000 ikus-entzule izan zituen batez beste, EAEko eta eragin eremuan. %18,5eko audientzia lortu zuen. EITBk gaineratu du 365.000 pertsonek bat egin zutela saioarekin emanaldian zehar.
Hilaren 3an Lopez gaurko lehendakaria eta PSE-EEren lehendakarigaia izan zen Euskadi pregunta saioan. Batez beste, 107.000 ikus-entzule izan zituen EAEko eragin esparruan, eta %11,7ko audientzia. EITBk azaldutakoaren arabera, 336.000ko audientzia metatua izan zuen.
Basagoiti PPren lehendakarigaia irailaren 28an izan zen: programak %12,2ko jarraipena eduki zuen; batez beste, 93.000 ikus-entzule. Audientzia metatua, berriz, 291.000 lagunekoa izan zuen.
Irailaren 21ean hasi zen Euskadi pregunta, Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiarekin. Saioak %12,5eko jarraipena eduki zuen, batez beste 101.000 ikus-entzulekoa, eta 286.000 ikus-enzuleko audientzia metatuta.
[Storify]http://storify.com/peruarena/euskadi-pregunta-inigo-urkullu[/Storify]
Lehendakarigaien eztabaida ETB2 kateak hilaren 10ean eta 17an lehendakarigaien arteko eztabaidak emitituko ditu. Lehenengoa hilaren 10 ean izango da, 22:30ean; Patxi Lopez, Iñigo Urkullu, Antonio Basagoiti, Laura Mintegi, Raquel Modubar eta Gorka Maneiro izango dira saioan. Bigarrenean aldiz, Urkullu, Lopez, Basagoiti eta Mintegi arituko dira solasean. ETB1ek urriaren 11n eta hilaren 18an 21:15ean eztabaidak eskainiko ditu.