Eusko Legebiltzarrera hauteskundeen ondorena

Lehendakaritzara aurkeztuko dela esan dio Lopezek Ibarretxeri

Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxe PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezekin bildu da gaur, eta horrela abiatu ditu alderdiekin egitekoak dituen bilerak. Ibarretxek Jaurlaritza eratzeko ez du gehiengorik lortu oraingoz, baina, hala ere, gobernua hirukoarekin osatu eta unean uneko laguntzen bidez gobernatzeko asmoa duela azaldu dio Lopezi. Horrela, Ibarretxek ez du lehendakari izateko behar hainbat boz lortuko dituen bermerik, eta beraz, bera ere aurkezteko prest dagoela jakinarazi du Lopezek. Uneotan PPko ordezkari Maria San Gilekin bilduta dago Ibarretxe.

2005eko apirilaren 25a
19:03
Entzun
Lehenengo bilera PSE-EEko ordezkari Patxi Lopezekin egin du. Bileraren ostean Lopezek azaldu duenez, "argi dago Ibarretxek hirukoaren aldeko apustua egin nahi duela". Aukera hori gauzatuko balitz, Lopezek bere burua lehendakari izateko hautagai bezala aurkeztuko lukeela gaineratu du.

Bilerak arratsaldean jarraitu dute. PPko ordezkari Maria San Gilekin bildu da Ibarretxe. Bihar, EHAK, EB-Berdeak eta Aralarrakeko bozeramaileekin bilduko da, eta, etzi, EAJ eta EAko ordezkariekin. Ibarretxek Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegirekin biltzeko asmoa duela ere iragarri du, baina oraindik ez du zehaztu bilera noiz izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.