Gazte abertzale talde batek lehenengo Gazte Eta Errebelde eguna aldarrikatu du gaur, eta gazteriak jasaten dituen "errepresioak" salatu ditu. Batez ere Donostian gertatu diren jazarpenei egin diete erreferentzia. Egoera salatzeko datorren abuztuaren 19rako antolatu dituzte ekitaldien berri eman dute.
Besteak beste, Donostiako jaietan bultzatzen diren "herritik aldendutako desfase-guneak, kontsumismoaren olatuan murgildutako makromerkataritza guneak, eta Donostiako Aste Nagusiaren izaera elitista eta pribatizatua" salatu dituzte.
Egoeraren aurrean hainbat ekitaldi antolatu dituzte manifestaldia, gazte bazkaria, sagardo dastaketa eta 'triki-poteoa' tartean direlarik.
Gazte Eta Errebelde eguna
Lehenengo Gazte Eta Errebelde Eguna ospatuko da datorren abuztuaren 19an, Donostian
Euskal gazteriak jasaten dituen "errepresioak" salatzeko gazte abertzaleek lehenengo Gazte Eta Errebelde eguna aldarrikatu dute datorren abuztuaren 19rako, eta ekitaldi desberdinak antolatu dituzte. Batez ere Donostian gertatu diren jazarpenei egin die erreferentzia. Gazteek dituzten eskubideak aldarrikatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu