Eusakl Herria

Lehergailu bat erretiratu dute Bilboko etxebizitza eraikin batetik

Granada bat ematen duela agertu dute Ertzaintzako artezilariek. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atari horretan ez da bizi "eraso terroristak jasateko arrisku taldeetako kiderik". Delinkuentzia arruntarekin lotu dute.

2008ko abuztuaren 11
16:02
Entzun
Bizilagun batek ohartarazita joan da Ertzaintza Bilboko Ugarte kaleko etxebizitza eraikinera. Izan ere, bizilagun horrek susmagarria egin zaion tresna bat aurkitu du ezkaratzean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu du lehergailua dela Ertzaintzako artezilariek atari horretatik kendu dutena, eta granada bat izan daitekeela zehaztu dute.

Erasoaren helburua zer zen ez daki oraindik Herrizaingo Sailak, lehen ikerketen arabera, ezkaratze horretan ez baita "eraso terroristak jasateko arrisku taldeetako kiderik" bizi.

Horregatik, eta, halaber, lehergailua nahiko trakets eginda zegoelako, delinkuentzia arruntarekin lotu dute eraso saioa.

Herrizaingo Sailak zehaztu du lehergailuaren oinarria zartarazteko gailua kendutako granada bat zela. Gainetik paper batzuk jarri eta su eman diote. Hala ere, ez da lehertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.