Kale erasoa

Lehergailu bat jarri dute ertzain baten etxearen ate aurrean, baina ez du eztanda egin

Barakaldon egin nahi zuten erasoa. Su hartzeko likidoa ipini dute boteila batean, eta itsatsita zeuzkan aerosol eta suziri bat.

2008ko irailaren 16a
13:50
Entzun
Ezezagun batzuek lehergailu bat jarri dute Barakaldon (Bizkaia) ertzain baten etxearen ate aurrean, baina ez du eztanda egin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

Su hartzeko likidoa zeukan boteila zen lehergailua, eta itsatsita zeuzkan aerosol eta suziri bat.

Gaur goizeko hamaikak aldera aurkitu dute. Ertzaintzak, oraingoz, kale borrokarekin lotu du gertaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.