Erasoa

Lehergailu bat zartarazi dute bart Nafarroako Gobernuaren etorkinen bulegoan, Iruñean

Etxean egindako lehergailua zen, eta indar txikikoa. Kalteak eragin ditu atean.

2007ko abenduaren 8a
12:39
Entzun
Ezezagun batzuek etxean egindako lehergailu bat zartarazi dute bart Iruñean, Nafarroako Gobernuaren etorkinen bulegoan. Lehergailua indar txikikoa zen, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Eztandak sutea eragin du, eta kalteak atean.

Erasoa goizeko laurak aldera izan da, Vadoluengo Monasterioa karrikan. Bulegoaren atariko atean jarri dute bonba, eta atea puskatu egin da.

Espainiako Polizia ari da ikerketa lanak egiten. Lehen zantzuen arabera, kale erasoa izan dela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.