Erasoa

Lehergailu bat zartatu da Gernikako enpresa batean

Bart goizaldean lehergailu bat zartarazi dute Gernikako (Bizkaia) enpresa batean, eta kalte material txikiak baino ez ditu eragin. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, hil honen 12an Zornotzan (Bizkaia), Boroako zentralean, eztanda egin zuten lau lehergailuak bezalakoa zen Gernikan zartatu dutena, eta Ertzaintzak ETAri egotzi dio erasoa. Intxausti Eraikuntzak da atentatua jasan duen enpresa.

2005eko uztailaren 22a
12:11
Entzun
Goizaldeko ordubiak aldera gertatu da leherketa, Gernikako Behekoibarra kalean, Intxausti Eraikuntzak enpresaren eraikinean.Bi pisu ditu etxeak eta behekaldean zartarazi dute lehergailua. Nolanahi ere, ertzainek eraikin osoa hustu dute —etxebizitza batzuk ere badira eraikinean— kalte materialen zenbatekoa aztertzeko.

Ertzaintzako iturrien arabera, kloratita kantitate txiki bat zuen lehergailuak, eta hilaren 12an Boroako zentralean zartarazi zituzten lauak bezalakoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.