Atzo arratsaldean ETAren izenean ari zela esan zuen pertsona baten deia jaso zuten Gara egunkarian. N-124 errepideko 45. kilometro inguruan lehergailu bat jarri zutela agertu zuen eta igande goizaldeko bostetan lehertu behar zuela.
Abisu horren berri izan ostean, lehergailua bilatzeari ekin zion Guardia Zibilak, Araba eta Errioxa arteko mugan, Briñas inguruan.
Upategiko eztanda handik kilometro eskas batzuetara izan zen, Rioja Alta upategietan,Haroko lurretan, igandeko 05:20 inguruan. Hala ere, hasieran ez zuten lehergailu mehatxuarekin lotu eta gas isuri bati egotzi zioten. Aztertzean, ordea, eztanda lehergailu batek eragin duela ondorioztatu du Guardia Zibilak, eta ETAk iragarritako bera zela.
Erasoa
Lehergailu bat zartatu da Haroko Rioja Alta upategian
Haroko (Errioxa, Espainia) Rioja Alta upategian izandako eztanda gasak barik lehergailu batek eragin duela ondorioztatu du Guardia Zibilak. Halaber, lehergailu hori atzo ETAren izenean abisua eman zuen pertsonak iragarritakoa dela iritzi dio. Hori dela eta, bertan behera utzi dituzte atzo 'Gara'-n dei bat jaso ostean hasitako bilaketa lanak. Leherketak kalte txikiak eragin zituen igandean upategi inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu