erasoa

Lehergailu batek eztanda egin du Kanboko etxe-agentzia baten aurrean

Kanboko (Lapurdi) ORPI etxe-agentziaren aurrean lehergaitu batek eztanda egin du gaur goizaldean. Eztandak sua sortu du, eta eraikinaren sabai zati bat erori egin da. Kalte materialak ugari izan dira, baina ez da inor zauritu. Etxe-agentziaren zutabe batean 'Kontuz bonba' zegoen idatzita, frantsesez.

2004ko abenduaren 29a
19:43
Entzun
Gendarmeriak jakinarazi duenez ate parean zegoen eztanda egin duen lehergailua, eta barruan sua piztu da. Eraikina kaltetuta geratu da, eta baita inguruetako autoak ere.

Handik pasa den batek poliziari abisu eman dio, 3:30ak aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.