GIZARTEA
Lehergailu batek eztanda egin du Osalanen egoitzan, Gasteizen
Etxean eginiko lehergailu bat lehertu da gaur Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Gasteizko Urrundi kalean dituen bulegoetan. Leherketa txikia izan da eta eztanda goizaldeko 03:15ean gertatu da.
Lehergailua egoitzaren kanpoan zegoen. Eztandaren ondorioz, eraikinaren aurrealdea belztu da eta leihoak puskatu dira.Ertzaintzaren lehergailuetarako unitateko agenteek jakinarazi dutenez etxean eginiko lehergailua gas-bonbona batez, suziri batez eta aerosol batez osatua zegoen. Suhiltzaileak bertara joan dira sutea itzaltzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu