Leherketa

Lehergailu batek eztanda egin du Santoñan Falange Españolaren egoitzan

Goizeko zortziak aldera izan da leherketa Santoñako (Kantabria, Espainia) Falange Española taldearen egoitzan. Espainiako Gobernuak Kantabrian duan ordezkaritzak jakinarazi duenez, kalte materialak eragin ditu eztandak. Ordu erdi lehenago, 07:30ean, Gipuzkoako DYAk dei bat jaso du ETAren izenean, lehergailuaren berri emateko.

2006ko martxoaren 8a
16:07
Entzun
Lehergailua poltsa batean zegoen eta poltsak "arriskua bonba" zihoen oharra zeraman. Poltsa Falange Española taldearen egoitzaren atarian zegoen. Gipuzkoako DYAk abisua jaso eta gero Poliziak lekua inguratu du. Poliziak jakinarazi duenez, leherketak ez du zauriturik eragin baina kalteak eragin ditu Falange Españolak Santoñan duen egoitzan.

Kantabriako presidente Miguel Angel Revillak jakinarazi duenez bost eta sei kilo lehergai zituela zartarazi duten bonbak:"Gaurkoak bost eta sei kilo kloratita artean izan ditzake". Leherketaren ondorioz zauritu bakarra izan da, etxe bateko kristalak hautsi dira eta kristal zatia sartu zaio begian gizon bati. Zauritua Laredoko (Kantabria) eritxera eraman dute.

Agustin Ibañez Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkariak azaldu duenez, Falange Españolaren egoitzaren inguruko etxean husteko denborarik ez zegoenez, megafonoetatik etxeko atzeko aldean babesteko abisua eman diete bizilagunei. Ibañezen arabera, leherketa kale estu batean gertatu denez kalte materialak txikiagoak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.