Erasoak
Lehergailu batek kalte handiak egin ditu Iruñeko Txantrea auzoko Caja Navarrako bulegoan
Caja Navarrako iturriek azaldu dutenez, bart gauean erasoa jasan duen Iruñeko Txantrea auzoko bulegoa pare bat hilabetez itxita egongo da. Izan ere, lehergailuak "kalte handiak" egin ditu arduradunen arabera, eta denbora epe hori beharko dute bulegoa behar den bezala uzteko. Kutxazain automatikoa, bulegoaren zati bat, eta fatxadako beste bat hondatu ditu leherketak.
Txantreako leherketa gertatu den une bertsuan, beste eztanda bat izan da Errotxapea auzoan; hura ere Caja Navarrako bulego batean. Leherketa horrek, ordea, ez du aurrekoaren eraginik izan. Bankuko arduradunen arabera, hango kalteak "hutsalak" izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu