Atentatua

Lehergailu batek kalte handiak eragin ditu Boluetako Barrenetxea Goiri enpresan

15:15 aldera 5-7 kilo kloratita zituen lehergai bat zartatu da Bilboko Bolueta auzoko Barrenetxea Goiri enpresaren ondoan, eta inor zauritu ez badu ere, kalte material handiak eragin ditu. Zenbait langilek azaldu dutenez, lehergailua motxila baten barruan zegoen eskailera-buru batean eta edonork utzi ahal izan du bertan enpresako ateak irekita egoten baitira. Ertzaintzak lantegia hustu eta ingurua hesitzeko astia izan du, ordubiak aldera lehergailuaren berri emanez ETAren izenean deitu baitute =l Gara==http://www.gara.net/index.php=l-ra.

2006ko otsailaren 22a
18:18
Entzun
Enpresa hustu eta ingurua hesitzeaz gain, lehergailua zeukan motxila ere aurkitu du Ertzaintzak. Barnean lehergailua zuela ohartarazten zuen txartela zeukan motxila horrek Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez. Nolanahi ere, Herrizaingo Sailak ez du argitu leherketa Ertzaintzako artezilariek eragin dute edo haiek ezin kontrolatuta, bere kabuz lehertu den.

Barretxea Goiri enpresan metalezko ontziak egiten dituzte, batik bat, kontserbetarako. 48 langile ditu, eta haietako 20 zeuden lanean mehatxuaren berri izan denean. Guztiak aterarazi ditu Ertzaintzak. Era berean, han inguruko jatetxe bateko nagusiei pertsiana itxi eta barruan zeuden bezeroei irtetea galarazteko agindu diete, arriskua pasa artean.Bonba lehertu eta gero utzi diete ateratzen.

Halaber, metroko zein inguruko errepideetako trafikoa ere moztu du Ertzaintzak, badaezpada.

Boluetako hori hamar eguneko epean ETAk enpresen aurka egin duen hirugarren atentatua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.