Politika

Lehergailu su-eragile batek eztanda egin du, Bilboko biztanle baten etxe ondoan

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailaren arabera, "salatari" jartzen zuen panfleto batzuk aurkitu dituzte inguruan. Bilbotar horrek ez du horrelako erasoa jasaten duen lehen aldia.

2010eko abuztuaren 21a
19:05
Entzun
Bilboko biztanle baten etxe ondoan, lehergailu su-eragile batek egin du eztanda. Eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak adierazi duenez, "salatari" jartzen zuen paperak topatu dituzte bertan, itu edo diana batekin batera. Iturri berberek adierazi dute, bilbotar hau "inguru erradikalak bi gazteren atxiloketarekin nahastu" duela, 1995ean autobus bat erre ondoren atxilotutakoak salatu zituelakoan. 1997an bere ibilgailua erre zuten zenbait ezezagunek.

Herrizaingo sailaren arabera, lehergailua atzo gauean jarri zuten zenbait ezezagunek, bere etxebizitzaren atearen parean. Kalte material txikiak eragin ditu leherketak. Atea belztu baino ez da egin.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak elkartasuna adierazi dio bilbotarrari eta erasoa "gogor" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.