Atentatua

Lehergailu txiki bat eztandarazi dute Teheranen, Bristish Airwaysen bulegoan

Erresuma Batuko British Airways hegazkin konpainia eta British Petroleum petrolio enpresaren bulegoak dauden eraikinean indar txikiko lehergailu bat eztandarazi dute gaur goizean, Teheranen. Leherketak ez du inor zauritu.

2005eko abuztuaren 2a
11:06
Entzun
Erresuma Batuko enbaxadak jakinarazi duenez, 09:50etan gertatu da erasoa, Irango hiriburuko Sayeh eraikineko hamargarren pisuan. Gune horretan Erresuma Batuko zenbait enpresen bulegoak daude: British Airwaysenak, British Petroliumenak, Lloyds eta Mercedes Benzenak. Nolanahi ere, eztanak ez du inor zauritu eta ez du ia kalte materialik eragin.

Erasoa nork egin duen ez dakite agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.