Lehergaiz betetako autoa topatu dute Espainiako hegoaldean

Guardia Zibilak Huelvan aurkitu du, Portugalgo mugatik bi kilometrora, eta autoa ETAk erabilitakoa dela uste du. 100 kilo lehergai zituela esan dute eta ibilgailua ez zegoela prestatuta bonba-autoa izateko.

2007ko ekainaren 21a
18:58
Entzun
Guardia Zibilak lehergaiz betetako autoa topatu du gaur eguerdian Ayamonte herrian (Huelva, Espainia), kanpoaldean, eta autoa ETAk erabilitakoa dela uste dute.

Guardia Zibilak dio ibilgailua ez zegoela bonba-autoa izateko prestatua. Garraiorako erabiltzen zutela uste dute, eta atzeko atean, lehergaiez gain, bonbak egiteko euskaraz idatzitako eskuliburua, detonagailuak eta bestelako osagaiak zeudela esan dute.

Polizia iturrien arabera, errepideen mantenuan ibiltzen diren langileek deitu diete guardia zibilei, bide bazterrean auto bat zegoela esanez -Ford Focus familiarra-, A-49 errepide ondoko zerbitzugune batean. Ustez, guardia zibilen kontrol bat ikusi ondotik utzi zuten autoa bazterrean.

Ibilgailua Portugalen alokatutakoa zela esan dute, ez zituela matrikula plaka faltsua, eta 100 kilo lehergai zituela. Ayamonte, Portugaleko mugatik gertu-gertu dago, Huelvaren hego-mendebaldean. Autoa bera mugatik bi kilometrora zegoen.



Grua batek arratsaldeko lauretan eraman du autoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.