Bart gauerdian, 00:30 aldera, etxean egindako lehergailu batek eztanda handia eragin du Barakaldoko (Bizkaia) Lutxanako tren geltokian. Leherketa handiaren ondoren, su hartu du, eta oso kalte material handiak izandira. Besteak beste, geltokiaren sabaia zulatu du eztandak, eta barruko instalazioak txikitu suak. Goizeko lauak aldera lortu dute suhiltzaileek garrak mendean hartzea.
Nolanahi ere, Renfe tren konpainia ohiko orduan, goizeko bostetan, hasi da Ezkerraldea eta Bilbo lotzen dituen zerbitzua ematen.Lutxanako geltokiko arazoengatik, ordea, 10-15 minutuko atzerapenez ibili dira trenak goizean zehar.
Erasoak erakundeen eta alderdien gaitzespen zabala jaso du. Jaurlaritzak, gaitzesteaz gain, halako ekintzekin herritarrak "nazkatuta, nekatuta eta bekaiztuta" daudela esan die egileei. Era berean, halako ekintzekin "bake itxaropena" sortzen dutela galdetu die. Ildo horretatik, lehergailuekin ez dagoela bake prozesurik ohartarazi diu Jaurlaritzak.
Bide bertsutik, PSE-EEko Antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek "basatitzat" jo du Lutxanako erasoa, eta Batasunari galdetu dio ea "lehergailuen bidez" bultzatu nahi duen elkarrizketa.
Erasoa
Leherketa batek kalte handiak eragin ditu Lutxanako tren geltokian
Jaurlaritzak gogor gaitzetsi du, eta lehergailuekin ez dagoela "bake prozesurik" ohartarazi. PSE-EEk "basatitzat" jo du. Etxean egindako lehergailu bat izan dela ziurtatu du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu